}

Ilargiaren Hego poloa zehaztasun handiz ikusi dute

2008/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ilargiaren Hego poloa zehaztasun handiz ikusi dute
2008/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

NASAko ikertzaileek inoiz baino hobeto ikusi ahal izan dute Ilargiaren Hego poloa, Goldstone Solar System Radar-i esker. Irudi horien bidez, Ilargiaren gune horretako topografia aztertuko dute, eta gune lauak eta menditsuak bereiziko dituzte. Horri esker, Ilargira bidaltzeko robot esploratzaile egokiak garatu ahal izango dituzte, topografiari egokitutakoak, alegia. Horrez gainera, etorkizunean Ilargian eraiki litezkeen baseetarako gune egokiak bilatu ahal izango dituzte. Izan ere, alde hori itzalpean dago beti, eta hango krater batzuetan betiereko izotzak daude --baliabide garrantzitsua izan daiteke hori--.

1
244
2008
7
009
Astronomia
Berriak labur
7

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia