Hies eta ziklosporina
1993/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1985-86an egindako saio klinikoetan porrot egin ondoren, HIESaren kontrako ikerlarien artean puri-purian dago berriro ere ziklosporina. Iparramerikako NIH erakundeak (Osasunerako Institutu Nazionalak) Bethesda-n A ziklosporina paziente seropositiboengan probatzeko protokolo bat prestatu berria da.
Ziklosporina, dena den, inmunogutxitzailea da, eta zergatik erabili horrelakorik HIV birusak jota erabat inmunogutxiturik dauden gaixoekin? Arrazoia ziklosporinak, FK 506-k bezalaxe (beste faktore inmunogutxitzailea da hau ere), T linfozitoak neutralizatzea da. Jakina denez, T linfozitoak dira, hain zuzen, HIV 1 eta HIV 2 birusak jota HIES dutenengan detektatzen direnak.
Seropositiboengan ziklosporinaz T linfozitoak blokeatu egin nahi dira, birusa zelula barnean harrapatuta gera dadin eta gainerako inmunizazio-defentsak lanerako moduan utz daitezen. Ziklosporinaz blokeatutako HIV birusa ezingo litzateke ugaldu eta ezingo lituzke beste linfozitoak kutsatu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia