}

Hegazti migratzaileak babesteko elkarte baten ekintza ikusgarria

2001/02/13 Elhuyar Zientzia

Greenpeacen ekintzak beti izaten dira deigarriak eta originalak, baina ez dira horrelako ekintzak antolatzen dituzten bakarrak. Argazkian ageri den "txori migratzaileen babeserako elkarteko" kide den gizonaren ekintza ikustea besterik ez dago.

Gizon horrek antzarekin Suediatik Alemaniara bitarteko bidea egin du antzarekin. Horretarako, antzarak hazi, zaindu eta mimatu egin ditu, handitzen zirenean migrazio-bidea erakusteko. Bidaia horren helburua antzara horiei migrazio-bidea erakusteaz gain, jendea sentsibilizatzea izan da. Ez du ez irudimen eta adore gutxi erakutsi!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia