}

Gripearen atzetik arrastorik galdu gabe

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gripearen birusaren eboluzioari jarraitzeko eredu informatiko bat garatu dute Europako eta AEBetako ikertzaileek elkarlanean.

Gripearen birusaren eboluzioari jarraitzeko eredu informatiko bat garatu dute Europako eta AEBetako ikertzaileek elkarlanean. Helburua birusaren mutazioak hobeto ulertzea da, aurrea hartu ahal izateko eta txerto hobeak prestatzeko.

Izan ere, txertoa urtero aldatu behar izaten da, sistema immunearen erantzuna eragiten duten proteina antigenikoak aldatu egiten dituelako birusak. Hain zuzen horregatik lortzen du hainbeste jende infektatzea: urtean 500.000 lagun hiltzen dira munduan gripeak jota.

Eredu informatikoa egiteko, gripea eragiten duen birusaren aldaera bati (influenza A) jarraitu diote gizakietan azaldu zenetik, 1968tik, 2003ra bitartean. Eboluzio antigenikoa eta genetikoa kuantifikatu eta irudikatu dute, eta ikusi dute birus horrek 11 birus-taldetan eboluzionatu duela. Mapari esker, uste dute aurrez hobeto ikusi ahal izango dutela nola eboluzionatzen duen gripearen birusak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia