Golkoko gerraren beste ondorioak
1992/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aldizkari ingeles batek argitaratutako artikulu baten arabera, Golkoko gerran parte hartu zuten soldaduetatik askok arazo psikiatrikoak ditu.
Garai batean soldaduak ausartak eta heroi itxurakoak zirela pentsatu izan da. Borrokarako egoera animikoa lortu ahal izateko, zenbait gerratan soldaduak drogatuak izan dira, baina azkeneko gerretan drogen inguruko kontrola handiagotu denez, ez da beldurra gainditzeko metodo egokirik aurkitu.
Golkoko gerran zenbat gaixo mental izan den ez da inoiz ere jakiterik izango, baina zenbait estimazioren arabera, zauritutako soldaduetatik % 20tik % 30era bitartean nerbio-arazoak dituzte.
Gaixotasunik arruntenak amnesia, antsietatea, desorientazioa eta delirioa izaten dira eta gaixotasun hauei aurre egiteko, jakina denez, soluzioak ez dira berehalakoak izaten.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia