Elhuyar zientziaren komunikazioa

Garuneko hainbat asaldurak oinarri genetiko bera izan dezakete

2018/06/21 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

garuneko-hainbat-asaldurak-oinarri-genetiko-bera-i

Garuneko hainbat asalduren korrelazio genetikoa aztertu du nazioarteko ikerketa-talde batek, milioi bat pertsona baino gehiagoren genomak alderatuta. Ondorioztatu dute asaldura psikiatriko askok aldaera genetiko berak dituztela, eta asaldura neurologikoak, berriz, desberdinagoak direla bai elkarrekiko eta bai asaldura psikiatrikoekiko ere, oinarri genetikoari dagokionez. Science aldizkarian eman dute emaitza hauen berri.

Hogeita bost garun-asaldura aztertu dituzte, neurologikoak eta psikiatrikoak, eta baita epilepsia, migraina eta iktus iskemikoa ere. Horretarako, 265.218 gaixoren eta 784.643 pertsona osasuntsuren genomak alderatu zituzten.

Gaixotasun neurologikoetan, alzheimerra eta esklerosi anizkoitza kasu, ez dute ia korrelaziorik topatu. Asaldura psikiatrikoetan, aldiz, korrelazio asko ikusi dituzte. Nabarmenena anorexia mentalaren, nahasmendu obsesibo-konpultsiboaren eta eskizofreniaren artekoa izan da, eta, aldi berean, eskizofreniak aztertutako asaldura psikiatriko gehienekin lotura duela ikusi dute. Autismoa eta Touretteren sindromea, berriz, salbuespenak dira, ez baitute loturarik gainerako asaldura psikiatrikoekin. Eta, asaldura psikiatrikoekin lotura duen asaldura ez-psikiatriko bakarra migraina izan da. Hain zuzen ere, ikusi dute migrainak lotura izan dezakeela Touretteren sindromearekin, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduarekin, eta depresio nahasmendu larriarekin.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia