}

Garagardoa minbiziaren sendagai

1998/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetako zientzialari batzuek esan dutenez, aldian behin gustuko tabernan garagardo batzuek edateak minbizia izateko probabilitatea murriz dezake. Zientzialari hauek diotenez, garagardoak tumoreen hazkuntza galarazi eta berauek sorturiko toxinak desegiten dituen substantziak ei ditu.

Oregongo estatuko unibertsitateko ikertzaileek lupulu landaretik isolaturiko flabonoideoen bederatzi osagai aztertu dituzte.

Hori kontrolatuta, bular eta obarioetako minbizien kasuan, zelula kantzerigenoen hazkuntza erdira ere jaitsi omen daiteke.

Emaitza hauen alde datu estatistikoak ere eskaini dituzte. Izan ere, gauza jakina da Asian bularreko minbizi gutxiago izaten dela eta zientzialari hauek buruturiko ikerketen emaitzekin lotu dute hau. Hau da, beraien ustez, Asian bularreko minbizi gutxiago egotearen arrazoia soia-hazietan aurkitzen diren flabonoideoak dira.

Beste abantaila bat ere jarri dute mahai gainean, substantzia hauekin tratatuz gero burutzen diren haurdunaldiak oso arinak omen dira. Minbiziaren aurkako sendagaia aurkitzeko urrats garrantzitsua eman dutela diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia