}

Fusio epela

1990/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den urtean fusio nuklear hotzak zalaparta handia sortu zuen. Joan den urtearen bukaeran Estatu Batuetako Brookhaven National Laboratoryko R.J. Beuhler, G. Friedlander eta L. Friedman-ek fusio nuklearra lortzeko bide berria aurkitu zutenaren berri eman zuten. Aurkikuntza honek ez du fusio hotzarenak adinako interesa sortu, baina zenbaiten eritziz, P.M. Etxenike euskal fisikariaren ustetan esaterako, hura baino interesgarriagoa da. Etxenikek fusio epel izena eman dio, baina akaso multzo-fusio iparramerikarrek eman dioten izenaren itzulpen egokiagoa da.

Fisikari iparramerikarrek 25-1.300 D2O molekulez osatutako molekula-multzoak, 200-325 keV-era azeleratu eta titanio(I) deuteruroz (TiD) osatutako ituekin talkarazi egin dituzte. Inpaktu horietan sortutako energiak zenbait deuterio-nukleoren fusioa eragin du. Hau da gertatutako erreakzioa 2H + 2H 1H + 3He.

Bestetik, Etxenikek eta bere lankide batzuek, baldintza horietan fusioa nola gertatzen den azaltzen duen mekanismo bat proposatu berri dute. Mekanismo honek, molekula-multzoaren talkan gertatzen diren energia handiak eta dentsitate-fluktuazio azkarrak ditu oinarritzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia