Fosilen zalantzak
1986/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Elhuyar aldizkariko aurreko ale batean Archeopteryx izeneko fosilaren inguruan zeuden zalantzez aritu ginen. Han aipatzen zenez, 1985.aren hasieran sir Fred Hoyle eta Chandra Wickramasinghe astrofisikariek, 1861.ean aurkitutako hegazti-narrasti honen fosila bere aurkitzaileak egindako oso maula ona besterik ez zela adierazi zuten. Berauen arabera, Horberlein doktoreak (fosilaren aurkitzaileak) dinosaurio bipedo txiki bat hartuta zementuan ipini zuen eta gero zementuan lumen arrastoak utzi zituen. Honela hegazti-narrastiaren fosila fabrikatu zuen.
Baieztapen honek, paleontologo artean hasarre bizia sortu zuen. Fosil honen inguruan egon zitezkeen zalantza guztiak argitzeko, Londres-en dagoen fosilaren aztertzeari lotu zitzaizkion. Alan Charig-ek zuzendutako taldeak berrazterketa sakon bat egin du mikroskopioaren eta ultramorezko argazkien bidez. Azkerketaren emaitza garbia izan da: ez dago Archeopterix-ean maularen arrastorik.
Fosil honek historikoki oso paper garrantzitsua izan du eboluzioaren teorian. Berari esker Huxley-k, Darwin-en defendatzaileak, hegaztiak narrastiengandik zetozela baieztu ahal izan zuen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia