}

Feromonak patata-zomorroak tranpara erakartzeko

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AEBetako Nekazaritza Ikerketako Zerbitzuko zientzialariek bi sexuetako patata-zomorroak erakartzen dituen feromona aurkitu dute. Orain arte, arra erakartzen zuen feromona ezagutzen zen, baina arraz gain emea ere erakartzen dituen feromona lortzeak garrantzi handia du. Izan ere, izurriteak kontrolatzeko tranpa egiteko erabil daiteke.

Arrak erakartzen dituen feromona, gehienez ere, patata-zomorroen populazioa zenbatzeko erabil zitekeen. Horrekin, izurritea kontrolatzeko zein metodo erabili erabakitzen zen, baina ez zuen tranpa moduan erabiltzeko balio, tranpari ihes egindako ar gutxi batzuk nahikoak direlako izurritea zabaltzeko.

Aldiz, bi sexuetako patata-zomorroak erakartzen dituen feromona oso tranpa eraginkorra egiteko erabil daiteke: feromonaren bidez patata-zomorroak leku batera bideratzen badira, nahikoa da leku horretan pestizida pittin bat jartzea denak akabatzeko. Hartara, ez dago sail osoan pestizida pila bat zabaldu beharrik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia