}

Ez diete sinisten!

2002/11/08 Elhuyar Zientzia

Apollo XI.a misioa Ilargiraino bertaraino iritsi zela frogatzeko beharrean daude NASAn.

Ikusi al dituzu inoiz estatubatuarrak Ilargira iritsi zireneko irudiak? Ontzitik atera zuten bandera aireak eraginda kulunka mugitzen zen, espazio beltzean. Baina Ilargian ez dago airerik. Nola mugitzen ote zen bandera? Zergatik ez zen izarrik ikusten zeru beltz horretan? Zalantza gehien dutenen arabera, irudietan azaltzen diren itzalak ez dira logikoak.

Agian, iruzurra besterik ez zen.

Estatu Batuen eta Errusiaren arteko Ilargirako lehian nahitaez irabazi behar zen. Horregatik, agian, Apollo XI.a orbitatik 'jaitsi' ez arren, irudiek aurkakoa erakutsi behar zuten.

Interpretazio horren aldeko zurrumurruak barreiatzen ari dira, eta NASAk bertsio ofizialari eusteko beharra du. Hori dela eta, James Oberg idazleari eskaera bat egin diote: bertsio ofiziala berresten duen liburu bat prestatu behar du, eta horrekin iritzi publikoa konbentzitu. Zergatik ote da hain garrantzitsua kontu hori?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia