Europara misio berria

NASAren 1999. urteko aurrekontuaren aurkezpenean Clinton lehendakariak Europa satelitera ontzi bat bidaltzeko proiektua aurkeztu zuen. Europa Orbiter ontzia 2003. urtean espazioratuko litzateke eta satelitearen orbitatik behaketa ugari egingo lituzke, bere azala ikertzeko asmoz.

Besteen artean, radar-emisore bat eramango du eta radar-seinaleen bidez azaleko izotzaren sakonera neurtuko du azpian ur-putzuak dauden ala ez jakiteko. Beste instrumentuek azalaren erresoluzio handiko mapak egingo dituzte ikuskapenak errazteko. Ur-putzuak aurkituz gero, etorkizuenan “hidrobot” edo gidatutako urpekontziak bidaltzeko asmoa du NASA agentziak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali