}

Espermaren kalitatea

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Giza ugalmenaz arduratzen diren zientzilariak kezkaturik daude; izan ere, ugalkortasunak behera egin ez badu ere, espermaren kalitatea gero eta baxuagoa dela uste da.

Giza ugalmenaz arduratzen diren zientzilariak azken hogei urteotan kezkaturik daude. Giza espeziearen ugalkortasunak ez du behera egin, baina espermaren kalitateak behera egin du azken berrogeita hamar urte honetan. Espermatozoide-kopurua murrizten ari da etengabe, baina aditu frantsesek beste elementu bat erantsi diote arazoari: espermaren eboluzioa eta kalitatea lurralde batetik bestera desberdina da. Rennes-ko zentroan jaso dituzten laginetan esperma-milimetroko 87 milioi espermatozoide detektatu dituzte, eta Tolosako zentroan jasotakoetan 72 milioi besterik ez. Zientzilariek diferentzia hauen zergatiaz ez dute azalpenik eman.

Bestetik, Inserm erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera, 1974-1994 bitartean Paris aldean espermatozoide-kopuruak behera egin du, baina Tolosan, adibidez, beherakadarik ez da izan. Estatu Batuetan ere, lurraldeen, arabera desberdintasunak daudela egiaztatu da, baina espermatozoide-kontzentrazioak nabarmen gora egin du 1970. eta 1994. urte-bitartean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia