}

Eskietan ere material berriak

1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eskietan eboluzioa urtero neur daitekeen gauza da. Material berriekin batera, pieza desberdinak lotzeko sistema bereziak azaldu dira. Horrela, eskiek ongi irristatzearekin batera elur desberdinetan primerako emaitzak lortzen dituzte. Hasieran zurezkoak ziren, gero aluminiozkoak eta gainera pieza desberdinen arteko lotura sandwich eran egin izan da.

1989. urteko abenduan Salomon enpresa frantziarrak eredu berri bat aurkeztu zuen. Eski hau beira- zuntzezkoa eta bloke bakarrekoa da. Eredu honek aurrekoak baino finkapen handiagoa du elurretan. Bibrazioak moteltzeko dentsitate handiagoko material-bloke txikiak ipintzen dira.

Bestalde, eski batek irristagarritasun ona eduki behar du; horretarako eski-zola eta elurraren arteko marruskadura-koefizienteak txikia izan behar du. Ildo honetan, etengabeko ikerketak burutzen ari dira eta hauen ondorioz "lubrikazio kloratu" izeneko metodoa martxan jarri da. Zola, tefloiaren antzeko polimero batez eginda, oso emaitza onak lortu dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia