Elhuyar zientziaren komunikazioa

Errunaldi ikaragarria

1993/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Txoriak udaberrian jaio ohi dira, baina lan hori beren gurasoentzat lan nekagarria da, habian errun, inkubatu eta kumeak hazi egin behar dituztelako. Amilotx urdina da horren adibide garbia. Emeak gramo bateko bederatzitik hamabiraino arrautza erruten ditu (hau da, hamabi gramo edo berak pisatzen duen adina guztira!). Gero kume guztiak elikatu egin behar dira, orduko hamabost aldiz jatekoa ekarriz. Erruteko unea hautatzeko faktore genetikoek eta klimak badute zerikusia, baina elikagai-ugaritasunak ere bai.

Amilotx urdinak gramo bateko bederatzitik hamabiraino arrautza erruten ditu
hau da, hamabi gramo edo berak pisatzen duen adina guztira!

Azken hori frogatzeko, Montpellier-ko Ekologi Zentruko Paul Isenmann eta bere lankideek saiakuntza bitxi bat egin dute. Elkarrengandik lau kilometrora dauden bi harizti hartu dituzte horretarako, hau da, klima bera dutenak, baina bata hosto iraunkor berdeak dituena eta bestea hosto zuri erorkorrak dituena. Harizti zurian beldar gehiena harizti berdean baino hiru aste lehenago izaten da, eta harizti zuriko amilotx urdinek berdekoek baino zortzi egun lehenago izan dute errunaldia. Gainera, harizti berdeko emeek arrautza gutxiago erruten dute.

Egin zuten beste saiakuntza bat, berrogeita hamar hektareatik lagin gisa hamar hartu eta horietan elikatzeko puntuak ipintzea izan zen. Elikagaiak ipinitako zonan lehenago errun zuten. Hurrengo urtean elikagaiak lekuz aldatu eta berdin gertatu zen.

Hamahiru urtez egin duten saiakuntza honen arabera, elikagai-oparotasunak errunaldian eragina du, kumeak hazteko ahalik eta baliabide gehiena izan dezaten.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia