}

Erregai garbien bidean aurrera

2000/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Petrolioari eta ikatzari txanda hartuko dieten erregaien ikerketa mende amaiera honetako erronka izan da.

Eguzki-energia, energia eolikoa edo energia elektrikoa erabili nahi ditugu orain iturritzat, eta energia berriztagarri horietan metanoak ere badu bere lekua.4 hidrogeno-atomoz eta karbono-atomo bakarraz osaturiko molekula da eta, horri esker, metanoa negutegi-efektua areagotu gabe erre daiteke, erreketan karbono(IV) oxido gutxi sortuko baita.

Hitzetatik ekintzetara aldea dago, ordea: metanoa erretzeko oso tenperatura handiak behar dira (1.300 ºC ingurukoak) eta tenperatura horietan, euri azidoa eragiten duten nitrogeno oxidoak sortzen dira. Arazo bat saihestu eta bestea sortu. Baina konponbiderako bidea irekita egon liteke: Estatu Batuetako konpainia batek erreakzioa 400 ºC-tan egiteko modua aurkitu du, horretarako barioan oinarrituriko katalizatzaile bat erabiliz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia