}

Errealitate birtualaren erabilera bultzatzen

1999/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bizkaiko Labein zentro teknologikoa errealitate birtuala erabiltzea bultzatzen ari da Europako proiektuen bitartez. Programa hauek, Esprit, Aplication Telematics eta Briteuram-ek esaterako, teknologia berriak erabiltzeko dirulaguntzak eskaintzen dituzte, eta horrela enpresetan era guztietako berrikuntzak bultzatu nahi ditu Europako Batasunak.

Errealitate Birtualaren aplikazio aipagarrienak, Bilboko metroan larrialdi-egoerak simulatzeko programa, sendagileak trebatzeko laparoskopia-operazioaren simulazio eta Iberdrolaren elektrizitate-estaziorako simulazioa dira. Bilboko metroaren kasuan, metroko geltokiak bisualki irudikatzen dituen programa lortu nahi da, bertan gerta litezkeen larrialdi-kasuak simulatu eta hartu beharko liratekeen neurri guztiak aztertzeko.

Bigarren aplikazioa medikuntza-arloan sendagileak trebatzeko tresna da, laparoskopioa erabiltzekoa hain zuzen ere. Errealitate birtualaren bidez egiazko ebakuntzaren ahalik eta egoera antzekoena sortu nahi da. Mekanika-arloan ere aplikazio interesgarriak ari dira sortzen. Adibidez, ukimenaren bidez geometria birtualak ezagutzeko programa edo eraikuntza zaharren zaharberritzearen simulazioak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia