}

Ernaltzetik jaiotzeraino argazkitan

2002/11/18 Elhuyar Zientzia

Alexander Tsiaras eta Barry Werth argazkilariek From conception to birth argazki-liburua argitaratu berri dute. Liburuan, haurdunaldi osoa agertzen da iruditan: obulua eta espermatozoidea elkartzen diren unetik haurra jaio arte.

Argazki honetan, adibidez, gutxi gorabehera hilabete bat duen enbrioia ikus daiteke. Jadanik buruan begia eta belarria izango direnak bereiz daitezke, baita bizkarrezurraren garapen aurreratua ere.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia