Erlatxoriak garaile

Jose Luis Rodriguez argazkilariak irabazi du Extremadurako Kultura eta Turismo Sailak antolatzen duen VI. Ingurumenaren Argazki Lehiaketa. Argazkian, bederatzi erlatxori ageri dira, denak pausaleku berean.

Epaimahaiak argazkiaren orijinaltasuna, kalitatea eta definizioa nabarmendu ditu. Hirurehun eta hogeita bost lan aurkeztu dira sariketara, eta irabazleak 1.500 euroko saria jaso du.

Irudia: Jose Luis Rodriguez

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia