Elhuyar zientziaren komunikazioa

Epaileek karbonoaren isuriak % 25 murriztera behartu dute Herbehereetako gobernua

2018/10/10 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

epaileek-co2-aren-isuriak-25-murriztera-behartu-du
Arg. Wikipedia

Epaitegiek behartu egin dute Herbehereetako gobernua 2020rako CO2-aren isuriak % 25 murriztera. Urgenda Fundazioak eta 900 herritarrek auzia jarri zioten gobernuari 2015ean, ez zituelako sinatutako akordioak bete, eta epaitegiak arrazoia eman die. Azkenaldian klima-aldaketa dela eta erregai fosilen enpresei eta gobernuei jartzen ari diren auzien adibide bat besterik ez da hori, garai batean tabakoaren enpresei jarri zitzaizkienen antzera.

Epaileen arabera, gobernuak ardura du herritarrak jarduera industrial kaltegarriez babesteko, baina, isuriak murrizteko orain arte hartutako neurriak ez dira nahikoak. Belaunaldi honen bizitza eta ondorengoena arriskuan jartzea egotzi diete.

Ebazpenaren aurreko egunean aurkeztu zuen IPCCek, hain justu, klima-aldaketaren inguruko txosten berria. Txostenaren arabera, planetak 2030-2052rako gaindituko du berotze globalaren 1,5 ºC-ko muga, eta horrek handitu egingo du muturreko lehorteak, uholdeak eta milioika pertsonentzako elikagai-eskasiak eragiteko arriskua. Hala, txostenak dio mundu osoko gobernuek “aldaketa azkarrak, irismen handikoak eta inoiz ez bezalakoak” egin beharko lituzketela gizartearen alor guztietan.

 

Klima-aldaketari buruzko informazio gehiago:

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia