}

Emakumerik ez aurtengo Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel Sarietan

2016/10/06 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

emakumerik-ez-aurtengo-medikuntzako-fisikako-eta-k
Arg. Nobel Prize

Dagoeneko jakinarazi dute nortzuk jasoko dituzten abenduaren 10ean Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako sariak. Guztira zazpi pertsona dira, eta guztiak, gizonezkoak. Horrenbestez, aurten erez da igoko emakumeen ehunekoa Nobel saridunen artean, jaitsi baizik.

Nobel Sariek 115 urte dituzte, 826 sari eman dira (aurten iragarritakoak aintzat hartuta), eta sarituen artean 48 emakume baino ez daude. Hori bai, haietako batek bitan jaso zuen. Marie Curie da; Fisikakoa jaso zuen 1903an, eta Kimikakoa 1911n. Curie alde batera utzita, beste hiru pertsonak bakarrik jaso dute Nobela bitan: John Bardeen, Linus Pauling eta Frederik Sanger.

Nobela jaso duten 48 emakume horien artean, bik Fisikakoa jaso zuten, lauk Kimikakoa (haietako bat Curie zen), eta hamabik Medikuntza edo Fisiologiakoa. Hau da, 17 emakume izan dira sarituak zientzietako Nobeletan. Gainerakoak, 31, Bake edo Literatura kategorietan izan dira sarituak.

Hamarkadatik hamarkadara orokorrean emakumeen ehunekoa handitzen ari bada ere (poliki, eta ez hamarkada guztietan), joera ez da kategoria guztietan sumatzen: 53 urte igaro dira Fisikakoan emakume bat saritu zutenetik. Eta gaur egun ere, Fisika da ikertzaile emakumezkoen ehuneko txikiena duen zientzia-arloa. Hortaz, ez dirudi denboraren joanak soilik orekatuko duenik sarituen ehunekoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia