Eiakulatzeko mekanismoaren osagai neuronalak
2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Eiakulazioa bizkarrezur-muinaren behealdeak kontrolatzen du; aspaldidanik da jakina. Orain zientzialari batzuek prozesu horretan parte hartzen duten neuronak identifikatu dituzte. Neurona horiek lunbar-espinotalamikoak dira.
Esperimentu batean, zientzialariek zelula horiek kendu egin zizkieten laborategiko arratoi ar batzuei, eta emeekin elkartu zituzten. Arrek ezin izan zuten eiakulatu, eta argi geratu zen neurona horiek erregulatzen dutela eiakulazioa. Horrek beste galdera bat eginarazi die zientzialariei: zein funtzio dute neurona horiek emeengan?
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia