EHUko Klaudio Palomo katedradunarentzat saria

RSEQ Espainiako Kimika Elkarteak EHUko Donostiako Fakultateko Klaudio Palomo Kimika Organikoko katedraduna saritu du Kimika Organikoaren arloan. Sari horiek urtero banatzen dira, eta kimikaren arlo bakoitzean egindako ibilbidea saritu nahi izaten da.

Ikerketa-lan ugari zuzendu ditu; gehien bat, beta-laktamekin egin du lan. Besteak beste, antibiotiko beta-laktamikoen oinarrizko egitura sintetizatzeko erreakzioak ikertu ditu, eta horregatik da batez ere ezaguna.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika