}

EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateak MakerLab inauguratu du

2021/04/27 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Estatu mailan hezkuntza fakultate batean dagoen lehen laborategian STEAM disziplinak landuko dira, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.

ehuko-bilboko-hezkuntza-fakultateak-makerlab-inaug

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuan, BHFMakerLab (BHF, Bilboko Hezkuntza Fakultatea) inauguratu da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako arloen irakaskuntza/ikaskuntza prozesua bultzatzeko eremua da, STEAM bezala ezagutzen diren diziplinei (Science, Technology, Ingeniering, Arts, Mathematics) arreta berezia jarriz.

Irekiera ekitaldian, Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak adierazi du MakerLab-ak ikasleak prestatzea duela helburu, aurrerantzean, beren zeregin profesionalean, haurren prestakuntza zientifiko-teknologikoa txiki-txikitatik sustatu dezaten. Neskak disziplina akademiko horietan gaur egun dagoen genero-arrakala hausten ere lagunduko duela gaineartu du. 

Beste alde batetik, Jokin Bildarratz sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren ‘STEAM Euskadi Estrategia’ delakoaren baitan kokatzen dela proiektu hau. STEAM edukiek, zientziak, matematikak, teknologiek eta arteek – artea, kontzeptu humanista gisa ulertuta-, garrantzi handia hartu dutela adierazi du eta  gure gizartea ezagutza horietan oinarritzen dela.  Hori dela eta, ikasleak ezagutza horiekin elkarreraginean aritu ahal izatearen garrantzia azpimarratu du.  

‘Maker Hezkuntza’ terminoa sortu zen maker mugimendua hezkuntza munduan sartzean. Maker laborategia hainbat ikaskuntza-espazioz eta materialez osatuta dago, Haur eta Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasleekin jarduerak egiteko eta ikaskuntza-sekuentziak planteatzeko aukera emango dutenak. Horretarako, ikaskuntza eraikitzeko, objektuak edo proiektuak sortzean oinarritutako ikuspegia erabiliko da. Ildo horretan, horrelako espazioek duten potentzialtasun didaktikoa, aztertu ahal izango dute, ikaskuntza garatzeko eta 2 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleek gaitasunak eskuratzeko ikasleek. 

Planteamendu hori gauzatu ahal izateko, BHFMakerLab laborategiak material hauek dauzka: 

  • Hezkuntza-robotak: etapa goiztiarretara bideratutako robotak dira (2-7 urte), eta kasu gehienetan oinarrizko programazio-kontzeptuetara hurbilduko dira, manipulazioaren eta jolasaren bidez (Beeboots, Matalab, Aysol...). 
  • Objektuak eraikitzeko eta sortzeko materiala: eraikuntza kitak dira; ikasleek robot-objektu bat sortu behar dute, planteatutako erronka bati irtenbidea emateko. Kasu honetan, eguneroko bizitzarekin lotutako zereginak proposatzen dira, non roboten eraikuntzak eta programazioak irtenbidea eman dezaketen (7-12 urte).  
  • Hezkuntza-programazioko materiala: laborategiak behar praktiko bati erantzun diezaioketen objektuak sortzeko aukera ematen duen materiala du. Arduinoek, raspberry pi'sek, makey-makeyek eta abarrek osatzen dute funtsezko oinarria, eta horietatik abiatuta sortzen dira dagozkien materialak. 
  • Elektronikako eta zirkuituen eraikuntzako osagaiak edo teknologikoki aberastutako objektu txikiak: artelanak, musika-tresnak eta abar sortzeko erabiliko dira.  
  • 3D betaurrekoak, tabletak, 3D inprimagailuak, laser-ebakitzailea: helburua da 3D hezkuntza-softwarea erabiltzea eta ikasgelan duten potentzialtasuna aztertu, software-diseinuaren bidez objektuak sortu, etab. 

Gainera, BHFMakerLab laborategiak ad hoc sortutako horma-irudi bat du. Zehazki, neurri handietako pintura da, eta artearen historiari eta zientzia eta teknologiari egindako ekarpenei buruzko erreferentzia bisualak ditu. Artelan ireki eta garaikidea da, STEAM kontzeptuak bezala, etorkizunari begiratzen diona, genero-ikuspegitik ere, diziplina horiei eta diziplina horietan parte hartu duten emakumeei buruzko erreferentziak jasotzen baititu.