Elhuyar zientziaren komunikazioa

Eguzkipean ere hozten duen materiala sortu dute

2014/11/27 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

eguzkipean-ere-hozten-duen-materiala-sortu-dute
Stanford Unibertsitateko igeniariak, hozteko material berriarekin egin duten prototipoan islatuak. Arg. Norbert von der Groeben, Stanford Engineering

Beroa kanporatzeaz gain eguzkiaren erradiazioa ia erabat islatzen duen material berri bat sortu dute Stanford Unibertsitateko ingeniariek. Materialak ez du energia beharrik horretarako, eta eraginkorra izan liteke erakinak hozteko. Naturen aurkeztu duten prototipoa gai da inguruko tenperatura baino 5 ºC gutxiagora hozteko.

Material berria diseinatu dute erradiazio infragorriaren frekuentzia jakin batean igortzeko beroa. Izan ere, frekuentzia horretan inguruko airea berotu gabe zeharkatzen du atmosfera, eta beroa zuzenean espaziora ateratzen da. Materialaren egituragatik lortzen da hori. Lodiera desberdineko silize dioxidozko eta hafnio oxidozko zazpi geruza ditu zilarrezko geruza fin baten gainean. Eta guztira 1,8 µm baino ez ditu.

Baina beroa kanporatzea ez da dena. Orain arte, gisa honetako erradiadore pasiboak gauez bakarrik ziren eraginkorrak, egunez ez baitziren gai eguzkitiko beroari aurre egiteko. Material berri hau, ordea, erradiadore izateaz gain, ispilu oso eraginkorra ere bada, aldi berean. Eguzki-erradiazioaren % 97a islatzen du. Hala, frogatu dute eguzkitan egon arren, ondo hozten duela.

Dena den, erakinak hozteko baliagarri izateko badira oraindik gainditu beharreko erronkak; esaterako, erakinaren beroa nola bideratu teilatu gainean egongo liratekeen erradiadoreetara. Materiala eskala handian ekoiztea izan liteke beste erronka bat, nahiz eta ikertzaileek ez duten arazo handirik ikusten horretarako.

Erantzunak

1

JOSE LUIS LOPETEGI ARZUAGA 2014/12/07

adieraztea nahi det nire korreoa aldatu dedala eta komprobatu zuek ere aldatu dezuten.

lehen :JLARZUAGA@EUSKALTEL.NET

eta orain jklopetegi@outlook.com, eta horrela jakin nahi nuke, email berriarekin sartu eta aldizkariak ikus dezaketen. lehengo klabea 4301780 eta berarekin jarraitu dezaket?

 

zuen erantzunaren zai gelditzen naiz,  eta beste gauza bat, Elhuyar ek hilero argazki lehiaketa egiten ahal du,? erantzun mesedez.

 

Jose Luis Lopetegi.

 

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia