Edaria eta kantzerra
1988/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Eztabaida handia sortu berri da Californian edari alkoholikoen inguruan. Estatu honetako agintarien aginduz, edari alkoholikoak dituzten botilen etiketetan kantzer-arriskuaz jakin erazi beharko da.

Pipan erreta txoratzen naiz.
Kortejatzian losatzen naiz.
Nola demontre biziko naiz?
Californiako ikertzaile-talde batek elementu kimiko toxikoak aztertzen ari zelarik, alkoholak kantzer-arriskua areagotu egiten duela adierazi zuen. Egindako ikerketetan etil alkohola berez kantzer-sortzaile ez zela adierazten bazen ere, ikerketa soziologikoek nahikoa garbi azaltzen zuten edari alkoholikoen kantzer-arriskua.
Edaleak ahoan, laringean, faringean, hestegorrian, bula-rrean, ezpainetan eta ondestean kantzerra edukitzeko arriskua, edaten ez duenak baino 1,5-5 aldiz handiagoa du.
Bestalde California ardo-produzitzailerik garrantzitsuenetakoa da. Beraz, eztabaidarako dena prest, ezta? Hala ere, nola demontre biziko gara?

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia