}

Eboluzio digitala

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iraganeko eboluzioa fosilen bidez aztertzea, tira; baina etorkizunean eboluzioak norantz joko duen jakitea zaila da oso, horretarako eboluzioan eragin duten parametroak hobeto ulertu beharko bailirateke. Eta gainera abiadura ere geldoa da. Hala ere, ordenadoreen aroa den honetan mundu artifiziala sortu dute ordenadore barruan.

Programek bizidunak ordezkatzen dituzte, euren algoritmoei jarraituz garatu, ugaldu, mutatu eta hautespen naturalaren eraginez ingurunera moldatuz. Programak "Avida" izena du eta oinarrian petri-plaka artifiziala da. Bertan "izaki" sinple eta konplexuak daude. Lehenek ugaltzea besterik ez dute egiten, eta bigarrenek, kalkulu matematikoak ere bai. Arrakasta badute denbora gehiago irauten dute.

Aleatorioki Avida-k mutazioak gehitzen dizkie programei, hautespen naturala eta eboluzioa sorraraziz. 1997an Escherichia coli bakterioan 250 genotipo desberdin aztertu ahal izan zituzten. Programa honek gauza bera egiten du 1.000 miliotik gora genotiporekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia