E bitaminaren abantailak
1998/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ikertzaileak E bitaminak gero eta bertute gehiago dituela ari dira konturatzen. Diotenez, antioxidatzaile indartsu honek arteroesklerositik babesten du. Egunero 100 eta 800 nazioarteko unitate bitarteko dosia hartzea gaixotasun koronariorik ez izateko erremedio egokia da. Alzheimer-en gaitzaren garapena ere moteldu egiten da egunero 2.000 unitateko dosia hartuta.
Horrez gain azkenaldian Journal of the American Medical Association aldizkariak argitaratu duenez, E bitaminak adineko pertsonen inmunitateari laguntzen dio. Egunean 300 unitateko dosia hartuta, antigenoak edo txertoa hartuta antigorputzaren tasa igo egiten da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia