Elhuyar zientziaren komunikazioa

Diferentzia sozioekonomikoen isla hondakin-uretan

2019/10/21 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

diferentzia-sozioekonomikoen-isla-hondakin-uretan
Arg. CSIRO

Australian egindako ikerketa batek agerian utzi du hondakin-uretako substantzia kimikoek eta dietaren adierazleek lotura zuzena dutela maila sozioekonomikoarekin. Astebetez sei estatutako urak analizatuta, ikertzaileek ikusi dute maila sozioekonomiko altuko jendea bizi den lekuetako uretan kafe-, alkohol- eta bitamina-kontzentrazio altuak daudela.  Aldiz, maila sozioekonomiko baxukoak bizi diren eremuetako uretan, antidepresiboak eta opioideak nabarmentzen dira, baita odoleko presio altua tratatzeko erabiltzen den botika bat, eta mina kentzekoak.

Horrez gain, eremu pobreetan zitrikoen eta zuntzaren kontsumoa aberatsetan baino apalagoa dela ondorioztatu dute. Ez dute alderik ikusi, ordea, antibiotikoen eta gozagarri artifizialen kontsumoan. PNAS aldizkarian argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia