Darwin berriz ere Kansasera
2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Joan den abuztuan bi urte Kansasko ikastetxe publikoetan Darwinen eboluzioaren teoria ez irakastea erabaki zuten eta gaia programatik kendu egin zuten. Ondorioz, teoria kreazionista soilik azaltzen zuten. Hau da, espezie guztiak bat-batean eta orain dituzten ezaugarriekin sortu zirela; eta sortzailea Jainkoa zela zioten, noski. Orain, ordea, berriz ere ikasketa-programan sartu dute gaia, aldeko zazpi botorekin eta kontrako hirurekin.
Antza, aurreko erabakia ez zen loteslea eta ikastetxe gehienetan ez zioten jaramonik egin. Kreazioaren Zientziarako Elkartekoek erabakia "gudu erlijiosoa" dela adierazi dute eta agintean pseudokristauak eta ateoak daudelako hartu dela gaineratu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia