Elhuyar zientziaren komunikazioa

CorpEus on line jarri du Elhuyar Fundazioak

2007/10/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin sailaElhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioko I+G taldeak, EHUko Informatika Fakultateko IXA taldearen laguntzarekin, CorpEus zerbitzua on line jarri du. CorpEus zerbitzuak Internet euskarazko corpus erraldoi bat balitz bezala kontsultatzeko aukera ematen du. Sartutako hitzaren (edo hitzen) lema bidezko bilaketa egiten du Interneteko euskarazko orrien artean, eta orri horietan dauden hitzaren agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoekin batera.

CorpEus sistemaren emaitzek horrelako itxura dute. Adibidean anorexia hitzari dagokion bilaketaren emaitza.

Irailaren 15 eta 16an Louvain-la Neuve (Belgika) herrian egindako WAC3 (Web as Corpus) nazioarteko kongresuan aurkeztu zen CorpEus , eta oso harrera ona izan du. Tresnaren ezaugarriak oso interesgarriak iruditu zaizkie beste parte-hartzaileei, eta bertan erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu zuten.

Copusak oso garrantzitsuak dira hizkuntza guztietan: hiztegiak egiteko, hizkuntza bera arautzeko, itzulpenetan laguntzeko, hizkuntza-teknologiak garatzeko... Azken finean, hitzen erabilera errealen inguruko informazioa ematen digute corpusek: hitz bat beste bat baino gehiago erabili den, nola deklinatu edo idatzi ohi den, zer hitzekin konbinatzen den...

CorpEus on line dago, http://www.corpeus.org helbidean. Bertako aurkezpenean eta laguntza-orrian dago informazio gehiago. Horrez gain, Elhuyar Zientzia eta eknika aldizkariaren uztaileko zenbakian CorpEusi buruzko artikulua argitaratu genuen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia