
Irailaren 15 eta 16an Louvain-la Neuve (Belgika) herrian egindako WAC3 (Web as Corpus) nazioarteko kongresuan aurkeztu zen CorpEus , eta oso harrera ona izan du. Tresnaren ezaugarriak oso interesgarriak iruditu zaizkie beste parte-hartzaileei, eta bertan erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu zuten.
Copusak oso garrantzitsuak dira hizkuntza guztietan: hiztegiak egiteko, hizkuntza bera arautzeko, itzulpenetan laguntzeko, hizkuntza-teknologiak garatzeko... Azken finean, hitzen erabilera errealen inguruko informazioa ematen digute corpusek: hitz bat beste bat baino gehiago erabili den, nola deklinatu edo idatzi ohi den, zer hitzekin konbinatzen den...
CorpEus on line dago, http://www.corpeus.org helbidean. Bertako aurkezpenean eta laguntza-orrian dago informazio gehiago. Horrez gain, Elhuyar Zientzia eta eknika aldizkariaren uztaileko zenbakian CorpEusi buruzko artikulua argitaratu genuen.
Lopez Viña, Rakel
Marketin saila
Marketin sailaren barruan Elhuyar Fundazioko eta bertako proiektu, zerbitzu eta produktuen komunikazio arduraduna.
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (Iruñea), eta Elhuyar Fundazioan baino lehen, El Diario Vasco egunkarian aritu da erredaktore gisa, Madrileko J. A. Llorente & O. Cuenca komunikazio agentzian komunikazio proiektu desberdinak garatu ditu eta Donostiako Apros Grupo Consultor enpresan komunikazio-arduradun gisa aritu da.