}

Bizi-itxaropen aldakorra

2003/05/09 Elhuyar Zientzia

Harvard-eko Unibertsitateko ikertzaile batzuek, Estatu Batuetan, Saccharomyces cerevisiae legamiaren bizitza-luzera proteina batek kontrolatzen duela aurkitu dute. Baina kontrol hori ez da ematen duen bezain sinplea; aldiz, proteina hori, Pnc1, proteinen eta produktu askoren sare konplexu baten barruan dago, eta, azken batean, bizi-itxaropena faktore askoren mende dago.

Sare horretan, gutxienez, DNA trinkotzen duen Sir2 proteinak, NAD koentzimak, nikotinamodak eta glukosa-mailak hartzen dute parte. Denen arteko tirabira metabolikoek ohikoa den ondorio bitxi bat dute: inguruan glukosa urria denean, handitu egiten da legamiaren bizitza-luzera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia