Aza erraldoia
1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Estatu Batuetako eta Frantziako ikerketa-laborategi batzuetako saiakuntzen bidez lortu dute irudiko aza erraldoia.
Estatu Batuetako eta Frantziako ikerketa-laborategi batzuetako saiakuntzen bidez lortu dute irudiko aza erraldoi hori. Manipulazio genetikoz barazki batzuk aldatzen ari dira, jendea elikatzeko egokiagoak izango direlakoan. Azal meheko arabi sagarra eta almidoi gutxiko patata dira, besteak beste, lortu nahi diren barietate berriak. Ontto hibridoak ere eskuratu nahi dituzte, zeren eta gezurra badirudi ere, Frantziako INRA erakundean perretxikoak gurutzatzea lortu baitute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia