Autoeraginkortasunaren pertzepzioa hobetzea STEMen

2021/11/02 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

STEM jarduerak egiterakoan, gomendagarria da arrakasta izango duten esperientziak sustatzea, kontuan hartuz, horretarako, norberaren trebetasun pertsonalak eta interes partikularrak.   Hala, edonork egin dezake ekarpena (irakasleaz edo gelako “argienaz” harago).

Jarraian, pauso horiek gainditzeko zenbait gomendio biltzen dira:

  • Hezkuntza-metodologia kooperatiboak erabiltzea nork bere irudia eraikitzeko eta gazteen protagonismoa bultzatzeko, lehiakorrak izan beharrean: aplikazioak, boluntario zientifikoa, zientziako azoka eta tailerretan parte hartzea…
  • Akatsa despenalizatzea. Ez da ezer gertatzen huts egiten badugu! Giro ona sortu, ikasleei beldurrik gabe hitz egiteko aukera emateko.
  • Norberaren gaitasunei buruz hausnartzen laguntzea (metakognizioa): <<Ikusi duzue zer egiteko gai zareten?>>, <<Begiratu lehen prototipotik azkenerako aldea!>>…
  • Komunikatzen diren mezuak zaintzea: gehiago baloratzea prozesua azken emaitzak baino, edo zailtasunak baloratzea erabilitako estrategiak balioestea, edo berrezartzeko aukerak ematea, edo iruzkin edukidunak eta positiboak egitea (<<probatu duzu…?>>, <<gustuko dut egindakoa…>>).

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.