}

Atleten muskuluek nekerik ez

1992/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu duen Erresuma Batuko zenbait atletak, nekea kentzeko substantzia bat hartu du. Ekipoko mediku den Malcolm Brown-ek eta entrenatzaile den Malcolm Arnold-ek, ekipoko zenbait kidek kreatina-dosi handiak hartu dituztela baieztatu dute. Kreatina haragian egoten da eta muskuluetara energia gehiago garraiatzen laguntzen du.

Ez da kirol-agintaririk substantzia hau hartzeari oztopo jarri dionik, baina Aberdeen-go unibertsitateko medikuntza okupazional eta ingurugiro-sailekoa den Ron Maughan-ek, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak baimendutako substantziak asko hartzea debekatuta daukala dio. Ez dago batere garbi kreatinari esandakoa aplikatu behar zaion ala ez.

Hull-en dagoen AMSko Steve Jennings-ek, hau da, Ergomax izeneko produktuan atleta britainiarrei kreatina eman zienak, dioenez, Nazioarteko atleta amateurren federazioak kreatina substantzia debekatuen zerrendan ez dagoela esan omen du.

4 kg haragik gutxi gorabehera 4 g kreatina du. AMSk errezetatutakoaren arabera, atletek astebetean 8 g eguneko hartu behar dute eta ondoren, mantenu-dosia hartzen, hau da, 2,6 g eguneko, segitu behar dute.

Newmarket-en dagoen Animali osasunerako ikerketa-konpainiako fisiologoa den Roger Harris-ek, kreatinaren eraginari buruzko ikerketak burutu ditu eta langileak askotan haragi-kantitate handia jaten dutela azaldu du. Australian, adibidez, harrobietako langileek 15 g kreatina kontsumitzen omen dute eguneko.

Harris-ek dioenez kreatinak era askotan laguntzen dio atletari. Lehenbizi, erreserbarako energi iturri bat ematen die muskuluei. Gero, kreatinak nekea sortzen duten eta muskuluetan metatzen diren azidoak neutraltzen ditu. Azkenik, kreatinak zelulen bidez energia proteinetara (muskuluak uzkurtzen dituztenak hauek dira) transferitzen laguntzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia