}

Asteroideek Van der Waalsen indarrak dituzte euskarri

2010/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Asteroideek Van der Waalsen indarrak dituzte euskarri
2010/04/01 | Elhuyar
Van der Waalsen indarrek eusten diete lotuta asteroideetako partikulei. Arg.: ESA.

Normalean atomoekin eta molekulekin lotu ohi diren Van der Waalsen indarrak dira asteroide txikietako partikulei lotuta eusten dietenak, Colorado eta Nottingham Unibertsitateetako zientzialari batzuen arabera.

Asteroide txiki asko ziztu bizian biratzen dira eta oso grabitate-indar txikia dute, eta, hala ere, hainbat neurritako hauts- edo materia-partikulak izaten dituzte gainazalean. Asteroide horietan ezagutzen diren indarrek zer garrantzi duten ezagutzeko ikerketa batean, zientzialariek jo dute grabitate-indarra hain txikia izanda ezin dela gai izan partikulei eusteko; eta erakarpen-indar elektrostatikoak ere hutsaltzat jo dituzte.

Aldiz, ikusi dute Van der Waalsen indarrek eragin handia dutela metro batetik beherako diametroa duten partikulen artean. Izan ere, indar hori ez da partikulen masarekiko eta bolumenarekiko proportzionala, elkar ukitzen duten partikuletako azalerekiko baizik. Hortaz, zenbat eta txikiagoak izan partikulak, orduan eta handiagoa da Van der Waalsen indarren garrantzia.

1
263
2010
4
007
Astronomia; Fisika
Albisteak
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia