Asteko argazkia: Diplodocus dinosauroa Europan

Aragoiko Museo Paleontologikoan erakutsi dituzte hezurrak. ARG.: Teruel-Dinopolis Multzo Paleontologikoa Fundazioa


Lehen aldiz identifikatu dute Europatik kanpo Diplodocus dinosaurioa. Teruelgo El Castellar udalerrian (Espainia) egin dute aurkikuntza, La Tejería aztarnategian.

Teruel-Dinopolis Multzo Paleontologikoa Fundazioak buztaneko 14 orno eta beste hainbat hezur topatu ditu, eta azterketak iradoki du Diplodocus generoko espezie bati dagokiola, orain arte Ipar Amerikan soilik topatu den generoa.

Aztarnek 150 bat milioi urte dituzte, eta beste behin aukera eman dute frogatzeko Jurasiko Berantiarrean lotura zegoela Iberiaren eta Ipar Amerikaren artean.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Eboluzioa