}

Aspaldiko familia-argazkia

2004/09/12 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Paleontologoak pozez zoratzen daude aurkikuntzarekin: dinosauro heldu baten hezurdurarekin batera, 34 gaztetxorenak aurkitu dituzte. Horren arabera, badirudi dinosauro batzuek beren kumeak zaintzen zituztela, oraingo hegaztien eta narrastien antzera.

Lehendik ere bazuten dinosauro batzuek habiak egiten zituztelako susmoa, baina inoiz ez dute hain froga garbirik aurkitu. Dinosauro-familia Psittacosaurus espeziekoa da. Heldua 75 cm luze zen eta gazteak 20 cm inguru. Nonbait, itota edo gordelekuan harrapatuta hil ziren, dinosauro heldua gazteak babesten saiatzen ari zela. Horregatik daude denak bilduta 0,5 metro karraturen barruan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia