Arktikoaren ikerketa
1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Alaskako Fairbanks unibertsitateko Joan Roederer fisikariaren esanetan, ipar poloaren inguruko eskualdea lurrez inguratutako ozeano bezala defini daiteke eta makina biogeokimiko izugarria da. Bertako glaziareek eta icebergek itsasoaren ur-mailan eragin erabakikorra dute eta Arktikoko permafrostak 200 bilioi tona zoikatz (karbono(IV) oxido eta metanorentzat tranpa moduan jokatzen du) gordetzen ditu.
Jakina denez bi gas hauek ukaezinezko papera betetzen dute Lurraren kliman berotegi efektua dela medio.
Roedererek aipatu duenez, Arktikoak inbutu erraldoi moduan ere egiten du lan eta Eguzkiaren ohizkanpoko aktibitatearen emaitzak atmosferarantz zurgatzen ditu.
Egun EEBBetako zenbait unibertsitate eta agentzia federal Arktikoa aztertzeko programa zabal eta sakona prestatzen ari dira. Programa hau Arktikoan interesak dituzten beste herriei ere zabaldu nahi zaie eta nazioarteko ikerketa-plangintza bati ekin. Nazio Batuen erakundearen Nazioarteko Biosfera-Programa Globalaren barnean kokatuko litzateke Arktikoa aztertzeko nazioarteko programa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia