}

Argiaren poluzioa

1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Guztiok badakigu behaketa astronomiko egokietarako ezinbestekoak direla eguraldi oskarbia eta erabateko iluntasuna. Bada, Arizonako Tucson hiritik gertu dagoen Fred L. Whipple Observatory-koek hiri horretako hegoaldean urbanizazio berria egin asmoz zebiltzala jakin zutenean kontrako jarrera prestatzen hasi ziren.

Izan ere, urbanizazio berria behatokia dagoen Hopkins menditik gertu eraiki nahin zuten eta horrek argi-poluzioa asko emendatuko luke, astronomia-behaketak oztopatu edo eragotziz Azkenean borroka irabazi egin dute, oraingoz.

Borroka horretan, trenbide baten aldeko interesen, inguruko nekazarien eta mehategien laguntza izan dute. Elkarlan bitxia izan da, ekologistekin batera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia