Asteko argazkia: quasar urrunena

Aurkitu berri den quasarra, J1504+6252 edo Dún Aonghasa izenekoa, irudiaren erdian dagoen puntu gorria da. ARG: ESA/Euclid/Euclid Consortium/NASA, Wolf et al. 2026/CC BY-SA 3.0 IGO


Europako Espazio Agentziaren Euclid espazio-teleskopioak inoiz ikusitako quasarrik urrunena aurkitu du. J1504+6252 edo Dún Aonghasa izena du, eta argazkiaren erdiko puntu gorria da. 360 milioi Eguzkiren masa du.

Quasar bat galaxia batzuen nukleoan sortzen den disko distiratsua da. Galaxia horiek zulo beltz supermasibo bat izaten dute erdian, eta haren inguruko gasak eta hautsak espiralean biratzen dute eta zulo beltzera erortzen dira. Espiral hori da, hain zuzen ere, argazkian ikusten dena.

Quasar horri begiratzea duela 13.100 milioi urteko unibertsoa behatzea da, hau da, unibertsoaren adinaren % 5 baino ez.

Zientzialariek galdera erabakigarri bat planteatu dute: nola sortu eta handitu ahal izan zen zulo beltz hain handi bat hain azkar Big Bangaren ondoren?

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia