Aniztasuna aberastasuna
1989/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azkueren hiztegira jo eta “sagar” hitzari begiratzen badiozu, berrogeitamarretik gora sagar-barietateren izenak aurkituko dituzu: abelei, espuru, gezeta, bolin-sagar, errege-sagar, gorrantxa, madari-sagar, txakala eta zelai-sagar besteak beste. Ingalaterrako Kent konterrian dagoen Brogdale Baratzantza Esperimentalerako Zentrura jotzen baduzu ordea, berrogeitamar horietaz gain beste 1.900 sagar-barietate aurkituko dituzu.
Eta sagarrez at, 500 espezie madari, 350 espezie aran, 220 espezie gerezi eta 320 espezie masusta, arakatz eta antzekoak. Gainera mahats eta hurraren (intxaur, hur eta almendra) familiako espezieen bilduma txikiagoak ere badaude.
Brogdale zentrua klima epeleko frutarbolen altxor genetiko paregabea da eta mundu guztiko jendea hurbiltzen da material genetiko bila.
Tamalez zentruaren etorkizuna arrisku bizian dago, Margaret Thatcher-en gobernuak hartutako politikaren ondorioz. Eginiko planen arabera, zentrua datorren urteko martxoan itxiko da. Erabaki hori hartzearen arrazoia zera da: britainiar gobernuak erabilpen komertzial nabaria izan dezaketen ikerketak ez subentzionatzea.
Kasu honetan gobernuak ez subentzionatzeko erabakia atzera bota dezan espero dezagun, zeren eta Brogdaleko zentrua desagertuz gero mundu osoko ondare genetikoak galera handia izango bait du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia