Svalbard-en permafrosta da nagusi, etengabe izoztutako lurra, eta % 60 glaziarrez estalia dago. Izotzezko mihi masibo horiek haranak eta mendiak zizelkatzen dituzte, paisaia definituz. Bertan bizi diren ugaztun handiek ere beren bizitza zizelkatu dute izotz iraunkorrean bizirauteko.

Argazkiak eta testuak Inhar D. Lopez Garcia.

Argazkiek Copyright lizentzeia dute.

Erlazionatuak

Endemiko

Endemiko

Svalbard-eko elur-oreina artxipelagoko subespezie endemikoa da. XIX. mendean desagertzeko zorian egon zen, gehiegizko ehizagatik, baina babes-neurri zorrotzei esker arrakastaz berreskuratu dira populazioak.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bakardade zuria

Bakardade zuria

Planetako elur-oreinen artean, subespezie hau txikiena da. Altuera baxua eta hanka laburrak beroa hobeto mantentzeko eta elurretan neke gutxiagorekin mugitzeko.

Elur-oreinen talde handiak ez bezala, Svalbard-ekoak askoz bakartiagoak dira edo oso talde txikiak osatzen dituzte. Elikagai gutxi dagoelako eta harrapari natural historikorik ez dagoelako gertatzen da hori (nahiz eta azeri artikoak kumeak ehizatu ditzakeen).

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Erabilera anitzeko labanak

Erabilera anitzeko labanak

Mortsen letaginek metrotik gorako luzera izan dezakete eta ez dira soilik armak. Piolet gisa erabiltzen dituzte ainguratzeko eta beren gorputz masiboak (1,5 tonaraino) uretik ateratzeko, baita lurrean mugitzeko euskarri gisa ere.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bibote sentikorrak

Bibote sentikorrak

Muturra bibote lodi eta sentikorrez estalia du. Biboteak bibrisak dira, ukipen-organo gisa jarduten dute ur hotz eta uherretan, eta itsas hondoan txirlak eta beste molusku batzuk lokalizatzeko eta identifikatzeko aukera ematen diete.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria