Bence Máté argazkilari hungariarrak orduak eta orduak eman zituen Costa Ricako oihan tropikal batean inurriei argazkiak ateratzen. Baina argazkirik ederrenetako bat basora sartu beharrik izan gabe lortu zuen: etxeko lorategian aurkitu zuen hosto eta petalo koloretsuak garraiatzen ari zen inurri-karabana, putzu baten ondotik pasatzen.

Sari mordoa irabazten ari da Máté. Abenduko aldizkariko flashean ezagutu genuen, inurrien beste argazki ikusgarri batekin.  Environment Wildlife Photographer of the Year 2010 saria irabazi zuen harekin, eta “The caravan” honekin Fotocam 2010 lehiaketa irabazi du orain.

Lehiaketa horretan saria jaso duten beste bi argazkilari Urtzi Vera orozkoarra eta José Manuel Grandío irundarra izan dira. Landarediaren kategoriako irabazle izan da Vera, Gorbeiako Parke Naturalean kukuprakei ateratako argazkiarekin. Eta, Grandíok, berriz, paisaiaren kategorian irabazi du saria, Islandiako Bruar ibaiarekin.

Bruar ibaia, Islandia

Bruar ibaia, Islandia

Paisaien kategoriako irabazlea. José Manuel Grandío.

Arg. José Manuel Grandío

Kukuprakak Gorbeiako Parke Naturalean

Kukuprakak Gorbeiako Parke Naturalean

Landaredia kategoriako irabazlea. Urtzi Vera.

Arg. Urtzi Vera

fotocam-2010-3_217.959012112

fotocam-2010-3_217.959012112

-

Arg. Bence Máté