Zergatik gorritzen gara?
Unerik txarrenetan gertatzen da beti, eta kontrolaezina da. Kasu horietan, lotsa, urduritasuna, edo estutasuna ezkutatzea ezinezkoa izaten da; izan ere, bat-batean, gure emozioak kolore gorriz janzten dira.
Gorabehera emozionalek garuneko sistema linbikoan dute eragina. Estimulu emozionalak erantzun fisiologiko bihurtzeko modua kudeatzen du garuneko zati horrek. Horretarako, garunak nerbio-sistema autonomoa aktibatzen du. Lotsa sentitu eta berehala, nerbio-sistema horrek aurpegi inguruko odol-hodiak dilatatzen ditu. Ondorioa agerikoa da: gure aurpegi, lepo eta belarrietako kolorea nabarmen gorritzea. Nerbio-sistema autonomoa ez dago borondatearen mende, eta horrenbestez ezin dugu kontrolatu.
Gorritzeari beldur handia diotenek "ereutofobia" garatu dezakete. Eta, kasu askotan, gorritzeari dioten beldur obsesiboak inkomunikaziora eraman ditzake. Antsietatea kontrolatzeko, psikotropoak erabiltzen dira normalki, baina, egun, bada gorritasunari aurre egiteko teknika berri bat. Toraxeko sinpatektomia izeneko ebakuntza. Toraxaren goialdean dauden hainbat gongoil blokeatuz, gorritasuna galaraztea lortzen dute kasu askotan.
Zergatik gorritzen gara?
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian