Txakur-lerak Iker Ozkoidirekin
IKER OZKOIDI; musherra: Kaixo!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zu musherra zara. Zer da musher bat?
IKER OZKOIDI; musherra: Ba, txakurrak gidatzen dituen pertsona, esan dezakegu. Baina, baita ere, da txakurren laguna eta txakurren jabea. Baina, azken finean, talde bat da: musherra eta txakurrak.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Bat eginda joan beharko duzue, ezta?
IKER OZKOIDI; musherra: Bai, feeling-a behar da txakurrekin.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Nork gidatzen du lera, zuk ala buruan doazen txakurrek?
IKER OZKOIDI; musherra: Lera nik gidatzen dut, baina aurreko txakurrek jakin behar dute eskumara eta ezkerrera joaten, edo noiz gelditu eta noiz joan azkarrago.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hemen daukagu lasterketetan erabiltzen duzun lera. Arina izango da?
IKER OZKOIDI; musherra: Bai, bederatzi kilo besterik ez du pisatzen. Oso ongi flexatzen du, errazago mugitzeko. Eta gero, daukagu hau frenatzeko. Eta beste hau aingura bat da. Taldea geratzen denean jartzen dugu, ez joateko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Bai, autoetan esku-frenoa bezala...
IKER OZKOIDI; musherra: Antzekoa, bai.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zerez egina dago lera hau?
IKER OZKOIDI; musherra: hau aluminiozkoa da. Badaude karbonozkoak ere, baina hau aluminiozkoa da.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Txakurrak entzuten ditugu zaunkaka. Desiratzen daude ateratzeko.
IKER OZKOIDI; musherra: Dena prestatzen dudanean, badakite entrenatu egin behar dutela eta...
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ba, atera egin beharko dituzu; bestela...
Txakur bakoitzak bere lekua dauka? Beti leku berean doaz?
IKER OZKOIDI; musherra: Bai, hemen aurrean joaten direnek ezkerrera eta eskuinera joateko aginduak ezagutzen dituzte, eta azkenengo lau txakurrak indartsuenak dira.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Handiagoak dira, gainera.
IKER OZKOIDI; musherra: Baina, azken finean, denek tiratu behar dute.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zer arrazatakoak dira?
IKER OZKOIDI; musherra: Hauek lasterketarako txakurrak dira. Brako- edo pointer-odola daukate, brako bat eta husky bat gurutzatuta jaiotakoak dira.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Asko entrenatu behar izaten dute?
IKER OZKOIDI; musherra: Bai, noski.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Egunero-egunero?
IKER OZKOIDI; musherra: Ez, egunero ez. Bi egun bai, hurrengoa atsedena... Adibidez, Pirenarako entrenamendu gehiago behar da. Baina egunero-egunero ez. Atsedena hartu behar dute pertsonek bezala.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Bai, kirolariak dira azken finean. Eta zenbat kilometroko lasterketak egiten dituzue?
IKER OZKOIDI; musherra: Badaude sprint-eko lasterketak, 24 kilometroko lasterketak. Pirena, adibidez, distantzia erdiko lasterketa bat da, eta 30-45 kilometroko etapak egiten ditugu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zer abiadura hartzen duzue? Adibidez, gaur zortzi txakurrekin irten duzu.
IKER OZKOIDI; musherra: 40-45 kilometro ordukoko puntak hartzen ditugu. Bataz bestekoa, adibidez Espainiako txapelketan, 30-32 kilometro orduko izan zen.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Oso ondo, Iker. Oso zorte ona opa dizut, zuri eta zure lagun-taldeari.
IKER OZKOIDI; musherra: Mila esker.
Txakur-lerak Iker Ozkoidirekin
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian