Tecnalia saria Elhuyar Aldizkariko Guillermo Roarentzat
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Zuretzat, nire aitarentzat, horrentzat, kalean doan edo irakurri nahi duen edozeinentzat. Jatorrizko interes piska bat daukanarentzat bai. Horrentzat idazten dut nik.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Dibulgazioa egia esan maila askotan egin daiteke eta zuri kontatzen badizut edo ondoan dagoenari kontatzen badiot gauza bat seguro asko ezberdin kontatu beharko dut, hemen nolabaiteko diskurtso orekatu bat bilatu behar da. Zaila da, batzutan zaila da eta batzutan ez dut lortzen, argi daukat ez dudala lortzen, eta kasu honetan saritu duten artikulo honetan nik uste dut baietz, espero dut baietz.
“Itsaropen Bioartiziala” izenburupean Elhuyar aldizkarian eta Elhuyar aldizkariaren webgunean argitaratutako lan sortak Tecnalia- kazetaritza saria jaso du, iterneteko azpiatalean.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Artikulo pare bat da, besterik ez, Testua nahi baduzu, argazki batzuekin, eta internetek ematen duen aukera da gero, loturak eta estekak eta gehituta nahi duenak informazio gehiago hor dauka nondik tiratu ez? Hariaren muturra behintzat.
Zelula amak erabiliz, neurrira egindako organo eta ehunen gaiari eutsi dio lanak. Organo bioartifizialak, norberaren zelula ametatik abiatuta gorputzak baztertuko ez duen organo berriak .
Paolo Machiarini zirujauak, 2011an egin zuen lehen trakea bioartifizialaren trasplantea. Machiarini beraren adierazpenak abiapuntutzat hartuta, saritutako artikuloek egungo egoera irudikatu dute.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Oso kontu delikatua da zelula amak batetik badira itsaropen handia, dira mirari bat, dira marabilosoak, baina bestetik behin hori onartu dugula eta lanean hasi garela horrekin, konturatu gara, benetan zelula amek badituztela zenbait muga. Gaur egun ezin da esan, eta espreski horrela aipatu zidaten elkarrizketatu nituenak, ezin da esan mirari bat direnik. Ikasi behar da nola manejatu; ikasi behar da zer egin daitekeen eta zer ez.
Alde horretatik kontua piska bat zaila zen, batetik itsaropen handiak sortzen ditu, bestetik muga handiak daude; eta hori dena esan behar da ezin du oso amarillista izan diskursoak. Izan behar da zuhurra.
Zientzia eta teknologia gaiak ardatz hartuta, hiru hamarkadatik gora daramatza Elhuyar aldizkariak nazioarteko eta Euskal Herriko zientzia gai nagusiak euskaraz, artikuloetan islatzen. Paperean izan ezik, interneten ere argitaratzen ditu lan horiek. Duela urte bete inguru berritu eta egokitu zuten Elhuyar aldizkariaren webgunea eta bertan argitaratu zen saritutako artikuloa.
Bata zein bestea, talde-lanaren ondorio dira. Une honetan erredakzio taldea lau pertsonek osatzen dute, guztiak ere zientzia gaietan adituak.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Aldizkari bat osatzea talde lan bat da eta orduan jende asko dago inplikatuta edo behintzat talde bat badago. Talde horretan erabakitzen dira zein gai landu eta zein gai ez. Hori inportantea da; nola landu ere bai, neurri batean zure esku gelditzen da zu erredaktore zaren aldetik ardura hori daukazu noski, baina taldeak ere laguntzen dizu. Eta batzuetan beste toki batzuetan ikusten duzunak ere laguntzen dizu. Nola tratatu duten zuk tratatu behar duzun gai bera eta gauza horiek guztiak egiten dira.
Aldikariko beteranoetako bat da Guillermo Roa, 12 urte luze igaro dira laborategitik irten eta dibulgazioari buru-belarri ekin ziola.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Dibulgazioan hasi eta berehala konturatu nintzen izugarri gustatzen zitzaidala, bezeroa nintzen ordurako eta zergatik ez sortzaile, ez? Bokazio puntu bat behar bada izkutuan baneukan.
Ordenagailu aurrean ezezik mikroaren aurrean ere aritzen da kimikaria. Norteko Ferrokarrila irratsaioa zuzentzen du. Astero ordubetez zientzia izaten da protagonista uhinetan. Irratsaio honek 17 urte daramatza irratian, eta Elhuyar Fundazioak eta Euskadi irratiak elkarlanean ekoitzia da.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Oso kuriosoa da, esatari askok diote irratiak baduela magia moduko bat eta engantxatu egiten duela, medio bezala badela gauza berezi bat, ez? Uzten dit askatasun oso handia gauza asko kontatzeko eta oso modu atseginean kontatzeko, oso gustora nago kontatzen. Orduan irratiko abentura izan da oso oso polita niretzat mundu berri bat aurkitu dut.
Paperean zen irratian, zientzia eta teknologia gaiak euskaraz gerturatzea da Elhuyar Fundazioan egiten duen lanaren xedea. Zientzia gaiak guztion eskura jarriz.
Guillermo Roa, Elhuyar aldizkaria: Nik uste dut kalitatea baduela euskarazko dibulgazioak, muga handia ere bai. Dibulgazioaren parte bat noski, zabaltzea da eta alde horretatik mugatuta gaude. Bestetik, gauza estadistikoa da nahi baduzu; gauza bat jende askok egiten badu oso erraz iritsiko da kalitate maila minimo batera. Jende gutxik egiten badu berriz, askoz gehiago kostako zaio iristea. Nik uste dut bigarren adibidean gaudela, baina hala ere iritsi dela kalitate puntu bateraino.Teknopolis
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







