Kosmetikak asko zor dio zientziari, tratamenduetan izan diren aurrerapenetan bereziki. Arroz-hautsak botatzetik zelulen barnean eragina duten konposatu sofistikatuak hartzera pasa gara. Lorena Arrastua kimikariak kosmetikoen garapenean lan egin du eta mundu harrigarri horretan barneratuko gaitu.







