Kirol-oinetakoak neurrira Nerea Amilibiarekin
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Kaixo! Egun on, Nagore!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zer moduz?
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Ondo, ondo. Orain ere berandu etorri al naiz?
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ez, ez. Puntuan. Gauza bat: korrikalari batentzat oso garrantzitsuak izango dira oinak eta oinetakoak, ezta?
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Bai, nik uste dut garrantzitsuena. Igual ez diogu horrenbesteko garrantzia ematen baina... nik uste dut oso fundamentala dela. Oinak bai, baina eramaten duzun materiala ere bai.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Horregatik daukazu asmoa zuri egokitutako zapatila batzuk hartzekoa.
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Bai, hala da. Behin ere ez dut izan horrelako aukerarik. Eta orain proba bat egin nahi dut.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Inoiz izan duzu lesiorik edo antzekorik oinetakoengatik?
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Ez dakit oinetakoengatik edo nire korrika egiteko moduarengatik, ez dakit zergatik izan litekeen, baina orkatiletan min batekin nabil.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Goazen, ba, zapatila horien bila!
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Bai, hori da!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo, Jon. Zer moduz?
JON IRIBERRI; custom4.us: Oso ondo!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hemen gatoz. Nereak zapatila berri batzuk nahi ditu, erabat egokituak bere oinari, bere korrika egiteko moduari.
JON IRIBERRI; custom4.us: Ba, hasierako pausoa beti berdina izaten da. Azken finean hitz egiten baduzu korrikalariarekin, kasu honetan Nerearekin, berak esaten dizu gutxi gorabehera zelan ulertzen duen, zelan bizi duen eta zelan nabaritzen duen oina, lasterketaldia eta abar. Azken finean, makinek esaten duten gauzak eta aipatzen dituzten datuak inportanteak izaten dira, baina oinarrituta egon behar dute kirolariak esaten dituen kontzeptuetan eta sentsazioetan.
Gero, bigarren pausoa izaten da, makina honen gainean jarrita, ikustea era estatikoan zelan izaten den oinen portaera eta oinen posizioa plataformaren gainean.
Hurrengo pausoa izango litzateke makina honetan bertan, baina analisi dinamiko bat: pausoak nola ematen dituen ikustea. Hori izango litzateke lehenengo partea.
JON IRIBERRI; custom4.us: Bueno, azterketan ikusi duguna dinamikoa egin eta gero: zure indarraren norabidea zelan aldatzen den oina aurrera doanean. Izan beharrean kanpotik, gurutzatu alde honetara eta, gero, behatz loditik atera, badirudi lerro zuzen batean zapaltzen duzula bakarrik. Eta oinak bereziki, eta era anatomiko normal batean, egiten duen amortiguazioa indarra behatz lodira eramateko eta propultsatzeko, zuk ez duzu aprobetxatzen. Eta honek bai nabaritzen duela bai eskumako aldean eta bai ezkerreko aldean aldeetarako oreka ez duzula oso ongi kudeatzen. Eta horrek bai duela zerikusia orpoan izan duzun minarekin.
Orduan, orain egingo duguna izango da baloratzea zelako zubia behar duzun. Neurtuko dugu pieza honekin.
JON IRIBERRI; custom4.us: Ez egin indar askorik eskuarekin. Eta ikusi zer-nolako...
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Presioa dago hemen.
JON IRIBERRI; custom4.us: Eta, orain, jarriko dugu dagokizun angelua. Berriro gora! Eta ariketa berdina egin: tolestu belauna.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Jo, presiorik batere ez. Oso erraz egiten dut.
JON IRIBERRI; custom4.us: Eskurik gabe. Nolabait customizatu dugula zure oinak markatzen duen angelua...
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hori aldea! Increíble!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Neurri guztiak hartuta, Nerearen zapatila muntatzea falta da.
JON IRIBERRI; custom4.us: Bai, hala da. Aukeratu dugu modelo hau. Printzipioz, entrenatzeko zapatila batzuk behar ditu; azken finean, entrenatzen pasatzen du denbora gehiago konpetitzen baino. Eta behar duena da bermatzea gai dela kilometro asko entrenatzeko. Orduan, hau aukeratu dugu, beste gauza batzuen artean grafitozko zubi bat duelako. Zubiak indartsua izan behar du, berak orain arte zituen zapatiletan garbi ikusten zen zubiak ez ziola behar bezala heltzen eta deformatu egiten zituela zapatilak.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Eta hauek guztiak zer dira?
JON IRIBERRI; custom4.us: Zapatilaren barruan eta inguruetan jartzen den material guztia. Batetik, hemen daukagu atzeko aldean sartzen den pieza hau. Elastomero bat izaten da, amortiguazioa kontrolatzeko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Batzuk gogorragoak eta beste batzuk bigunagoak?
JON IRIBERRI; custom4.us: Zenbat eta dentsoagoa, gogorragoa izaten da. Zenbat eta dentsitate txikiagoa, amortiguazioa leunagoa da.
Alboetako kontrola, Nerearen kasuan oso inportantea dena, pronazioa eta supinazioa esaten zaiona, kontrolatzen dugu material berdinarekin, baina beste toki honetan. Hemen lehenengo metatartsoa jartzen da. Puntu hau oso inportantea da alboetako kontrola eta oreka garatzeko orduan.
Barruan sartzen ditugu, batetik, hemen ditugun kuñak. Kuña hauek, garbi ikusten da kanpotik eta barrutik lodiera ezberdina daukatela.
Eta, bukatzeko, jartzen dioguna da plantilla bat. Plantilla hauek estandarrak dira, ez dira berariaz egindakoak, baina badute beren artean diferentzia handi bat, eta da arkua. Nerearen kasuan, oso plantilla laua da.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zer moduz, Nerea? Aldea antzematen da?
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Izugarria. Nik ikusten dut eskuineko zapatila horrek hobeto aprobetxatzen duela indar hori. Nik, behintzat, hanka oso eroso sentitzen dut. Eta, ezkerra, nire zapatila ohikoa, iruditzen zait albo guztietara joaten zaidala.
Oso ondo! Sentsazioa oso ona da.
JON IRIBERRI; custom4.us: Beti bukaerako sentsazio horiek fintzerakoan zuen iritzia ezinbestekoa da benetan eraginkorra izateko eta konfigurazio onena izateko. Primeran! Badaukazu entrenatzeko tresna berria prestatuta!
NEREA AMILIBIA; korrikalaria: Ez da gutxi!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ba, eskerrik asko bioi: Jon, Nerea.
Kirol-oinetakoak neurrira Nerea Amilibiarekin
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



